JOHNSONVILLEREN HISTORIA
"Aitzindari barik, ideia onik ez"
JOHNSONVILLE, batez ere, gizon baten historia da, Ralph Stayer-ena eta munduko saltxitxarik onena sortzeko ametsa zuen familiarena ere.
Kontserbatzailerik eta koloragarririk gabeko saltxitxa, %100 naturala eta okela onenaren bermearekin egindakoa. Aparteko zaporea duen saltxitxa mamitsua, behin dastatuz gero, nekez ahalko dugu beste saltxitxarik jan.
Den dena Wisconsingo Johnsonville herri txikiko familia-harategian hasi zen. Aparteko kalitateari esker, 60 urte baino gehiagotan, AEBetan gehien saltzen den saltxitxa freskoa izatea lortu du.
Gaur egun Munduko hainbat herritan dago salgai eta kontsumitzaileentzat eredu izaten jarraitzen du; esaterako Frantzian, kontsumitzaileek laugarren urtez jarraian saltxitxa freskorik onentzat hautatu dute.
Aparteko produktu bakana:
Orain dela 60 urte baino gehiagotan, oso kalitate handiko saltxitxak baino ez ditugu egiten.Onena da, oso kalitate handia, aparteko zaporea eta %100 naturala izatearren.
ZEREGINA ETA BALIOAK
Gure zereginaren adierazpena
Johnsonvillen saltxitxen konpainiarik onena izateko erantzukizun morala daukagu.
Zer dago Johnsonvilleren atzean?
Gure BALIOAK dira, gure sektorean onenak izatera eramaten gaituztenak.
Integritatea,
etengabeko ikaskuntza,
konpromisoa,
berrikuntza
eta lantaldeko lana dira Johnsonvilleren balioak
Harrigarria da bost balio hauek nola bateratzen diren gure antolakuntza osoan eta maila guztietan.
Egizu klik hurrengo esteketan, bost balio hauek guretzako daukaten esanahia ikusi ahal izateko:
Orduan, zer da integritatea? Integritateak gure balioei fideltasuna ematen diegula esan nahi du. Egiten duguna diogu eta esaten duguna dagigu. Zentzudunak gara.
Johnsonvilleko etengabeko ikaskuntzak osagai bi ditu, garapena eta etengabeko hobekuntza.
Garapena diogunean zera esan nahi dugu:
• Gure indarrak eta gure ahultasunak ezagutzen ditugu
• Gauza berriak ikasi ahal izateko egoeretan sartzen gara.
• Gure ingurukoa interesatzen zaigu.
• Gure akatsetatik ikasi egiten dugu.
• Etengabeko eguneraketa.
• Beste enpresetan lan egiten duten lagunekin batzartzen gara eta eurengandik ikasten dugu.
• Besteen iritziak entzuten ditugu eta gomendioak aintzat hartzen ditugu.
• Urtero garapen-plana idatzi eta horri jarraitzen diogu.
• Abian jartzen dugu ikasitakoa.
• Behar beste egiten dugu besteek euren trebetasunak garatzen laguntzeko.
Hemen “gu” hitza asko nabarmentzen da. Geugan dagoelako ikasteko eta hazteko ardura. Beste batzuek lagun dezakete baina ezin du inork gure ordez egin.
Horren ondorioz:
• Behar ez den lana ezabatzen dugu.
• Kausa-efektu erlazioak identifikatzen ditugu eta arazoaren mamia aztertzen dugu.
• Kostuak eta mozkinak aztertzen ditugu ikusmolderik onena erabakitzeko.
• Gauzak egiteko era hobeak, azkarragoak eta eraginkorragoak garatzen ditugu.
• Praktikarik onenak topatu eta elkartrukatzen ditugu.
Arazoak ezabatu eta lantaldean egin behar dugu lan, gure bezeroek behar duten erritmoan eta azkartasunean hobekuntzak sartzeko. Hau guztia egiteko gure gaitasunak eragin handia eduki du gure arrakastan enpresa moduan.
Konpromisoa funtsezkoa da Johnsonvillek arrakasta lortzeko. Norberak ezin du munduko trebetasun eta talentu guztia eduki, baina konpromiso gabe, ezingo ditu bere helburuak bete. Johnsonvilleren Historia bezeroen, lantaldeen eta banakakoen arrakasta istorioez beteta dago.
Konpromisoa ez da kasualitatea. Johnsonvillen ikusten duzun konpromisoa, ia hamarkada biko “Johnsonville” erako praktikaren emaitza da.
"Badakigu hazteko, hedatzeko eta hobetzeko konpromisoak ez duela inoiz amaitzen. Hauxe da Johnsonville era eta berarekin bat egiten dugu”.
Berrikuntza gure zutabetako bat da, gure zeregina ondo betetzeko ezinbestekoa baita. Berrikuntzek zerbait eraldatzen dute, metodoa, produktua, prozesua, negozioa, merkatua, industria, edota erakundeak orokorrean. Johnsonvillen, kategoria horiei guztiei egokitzen diren berrikuntzak egin ditugu. Honetara eraman gaitu saltxitxa freskoetan munduko enpresarik onena izateko gure etengabeko adoreak.
Helburu hau lortzeko ahalegin guztiek metodo eta planteamendu berrien etengabeko garapenera eraman gaituzte, gu eta gure helburuen artean dauden oztopo guztiak gaindituz.
Johnsonvilleren lantaldeko lanaren filosofia:
• Lantaldeek gure estrategia burutzen dute.
• Taldeko helburuak norberarenak baino garrantzitsuagoak dira.
• Taldeka gehiago lortuko dugu banaka baino.
• elkarri laguntzen diogu arrakasta lortzeko.
• Guztiok gara besteen erantzuleak.
• Guztiok ikasten dugu elkarrengan.
Johnsonvillen, lantaldeek egunero elkartrukatzen dute informazioa, egunero lehiatzen dira elkarrekin eta egunero hartzen dituzte erabakiak, “Munduko saltxitxen enpresarik onena” izatera hurbiltzen gaituztenak. Balio honen funtsa elkarrekin lan egitea da, norberak bakarka lortuko lukeena baino gehiago lortzeko. Denbora gehiago behar da, noski, baina emaitzak askoz hobeak dira eta sariak, lantalde moduan irabazten direnean, are handiagoak.